LAUDIO

Berriak

LAUDIO

2021/11/28

"EAJk asmatu egin du Euskadik bizi izan dituen momentu kritikoetan: hauxe ere bada eta berriro asmatuko dugu, euskal hiritargoaren eskutik"

VIII. Batzar Nagusiaren itxieran, Andoni Ortuzarrek aldarrikatu du EAJ-PNV prest dagoela pandemiatik ateratzeko bidean Herri hau lideratzeko, eta alderdi jeltzalearen konpromisoa berretsi du atzeratu ezin diren erronkei heltzeko orduan: planetaren iraunkortasuna, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna edo demografiaren erronka

LAUDIO

2021/11/28

Ander Añibarro alkatea Eusko Legebiltzarrean izan da Aiaraldeko ekonomia suspertzeko ponentziaren txostena onartzeko

Ganberako osoko bilkurak Aiara eskualdearen egoera sozioekonomikoa aztertzeko ponentziaren txostena onartu du

LAUDIO

2021/10/26

Laudioarrek gutxiago ordainduko dute OHZ kontzeptuan, EAJ-PNVk Udaletxean egindako kudeaketari esker

Eva Marquinez jeltzaleak eta Ekonomia eta Ogasun Saileko zinegotziak azaldu duenez, OHZren ordainagiria "20 eta 80 euro artean murriztuko da" datorren urtean, katastroko balioen ponentzia berriari esker. Horrek esan nahi du Laudioko higiezinen balioa %20,71 jaitsiko dela

LAUDIO

2021/09/26

Laudio Alderdi Egunan izan da "jendea entzuten jarraitzeko, bere arazoei irtenbide bat emateko" konpromisuarekin

Forondan 45. Alderdi Egunaren kariaz batu diren 1.300 pertsonen aurrean, Andoni Ortuzarrek iragarri du talde jeltzaleak “euskal gizarteari entzuteko asmo handiko prozesua” abiaraziko duela urte amaieran, eta Urkullu Lehendakariak iragarri du “orain arte egin den Aurrekontu-proiekturik asmo handikoena eta sozialena, inbestitzeko gaitasun handienarekin”, Euskadi sozialki eta ekonomikoki suspertzeko

LAUDIO

2021/09/22

EAJ-PNVk Laudion parte hartzeko konpromisoa berretsi du, 442.000 euroko balioa duten herritarren proiektuak bilduz

Parkeak birmoldatzea eta sortzea, rokodromoa, arrapalak berritzea edo enplegua sustatzeko programa bat dira prestatzen ari diren 2022ko Aurrekontu Proiektuan sartuko diren ekimenetako batzuk

LAUDIO

2021/08/19

EAJ-PNV Laudiok aurrera egin du bere legealdiko planean, HAZen irudi eta funtzio berriak ezarriz

Maite Cortazar: "Gobernu-taldeak, Ander Añibarro alkate jelzaleak gidatuta, orain arte herritarrei ematen zitzaien zerbitzua eta arreta-estiloa birdiseinatzen amaitu du, prozedurak birdefinituz, bateratuz eta sinplifikatuz, laguntza gure bizilagunengandik ahalik eta hurbilen egon dadin"

LAUDIO

2021/06/18

Añibarro alkateak, Osasuneko sailburuarekin batera, Laudioko osasun-zentro berria eraikiko den lekua bisitatu du

Egungo anbulatorioa ordezkatuko duen zentroak 6.000 metroko azalera izango du, eta lehen mailako arretako eta arreta espezializatuko kontsultez gainera, honako zerbitzu hauek hartuko ditu: Etxeko Ospitalizazioa, Erradiologia eta Osasun Mentala. Azpiegitura berriak 11 milioi euroko inbertsioa izango du eta obrak 2022ko udan has litezke.

LAUDIO

2021/05/26

Alderdikideek Laudioko udal hauteskundeetan EAJren garaipenaren bi urte ospatu dituzte

Maiatzaren 26an, Laudioko Batzokia berreskuratu zuten, duela 26 urte eta gaur ere 30 urte bete dira Toño Aiz gazte batek Herri Batasunerako hauteskundeak irabazi zizkiola, Pablo Gorostiaga buru zela.

LAUDIO

2021/05/17

EAJ-PNVren kudeaketa onak Laudion 2021erako Inbertsio Plana aho batez onartzea ahalbidetzen du

Udaleko alderdi politiko guztiek onartu dute alderdi jeltzaleak aurkeztutako dokumentua, eta, horri esker, proiektu garrantzitsuak gauzatu ahal izango dira, hala nola Etxebarri baserria sendotzea, basoberritzeak, pumptrack eta skate parke bat, asfaltatu berriak eta haur parke baten estalkia, baita Lamuza kiroldegiko kantxa eraberritzea ere, uda honetan jorratuko dena

LAUDIO

2021/04/26

Gainbeheran dauden industrialdeak

◾ Emilio Olabarria alderdikideak Euskadiko 2030erako Industria Politikari buruzko gogoeta egin du. Horren helburua industriaren ekosistemaren modernizazioa eta produktibitatea bultzatzea da, balio-katea digitalizatuz, produktibitatea bultzatuz eta trantsizio ekologikoan eta eraldaketa digitalean funtsezkoak diren sektore estrategikoen lehiakortasuna sustatuz.

Next Euskadi
Emilio Olabarria Bloga