LAUDIO

Prentsa Aretoa

2014/02/05

Lehendakariak Gobernu eta alderdi politikoen arteko “hitzarmen zabala” eskaini du bakea finkatzeko

rss Ezagutzera eman
Iñigo Urkullu Lehendakaria normalizazioa bakea

ARGAZKIA JAITSI

Iñigo Urkullu lehendakariaren ustez, askoz “eraginkorrago eta zentzuzkoa” da elkarrizketa erraztea, espetxe politika eta oroimenaren insituzioaen inguruko liskar “zaratatsuak” baino. Lehendakariak adierazi du bake eta bizikidetza lortzeko aukera “historikoa” dela eta horregatik, Gobernuen eta indar politikoen arteko elkarrizketa bidea proposatu du bakea finkatuko duen “ahalik eta hitzarmen zabalena” lortu ahal izateko. Horixe da, Eusko Jaurlaritzaren Bake eta Bizikidetza Planak esaten duena, gehitu du. Urkulluk adierazi duenez, “Euskadiren ondarerik nagusiena bakea da” eta ziurtatu du ez garela izu garaira bueltatuko. Halere, lehendakariak azaldu du bakea landu egin behar dela eta ezin dela jokatu ezer ez balitz aldatu.

Iñigo Urkullulehendakariak Madrilen egin den Europa Forum-ean hitz egin du gaur goizean. Arlo ekonomikoan eta ziurgabetasunak alde batera utziz, Urkulluk bere ikuspegi positiboa eta errealista erakutsi du. Lehendakariak esan du nahiz eta Euskadi atzeralditik irten den, krisiak darrai y susperraldiko epe “luze eta zorrotza” aurreikusten duela. Ekonomia arduratsua proposatu du, industrian, inbertsioan, berrikuntzan eta nazioartekotzean oinarriturik dagoena. “Enplegu arduratsua” sortzen lagunduko duen ekonomian inbertitu behar dela esan du. Ideia hauek oraintsu onartutako eta 6.475 milioi esleitu zaion Enplegu eta Surpertze Ekonomikorako Programa Orokorrean jasota daudela gehitu du.

Helburua krisitik irtetzea dela defenditu du Urkulluk, baina “inor atzean utzi gabe”, horixe baita Jaurlaritzaren konpromisoa, zerbitzu publikoak bermatzea: osasuna, hezkuntza, eta babes soziala. Lehendakariak gogorarazi du Jaurlaritzaren aurrekontuaren %73 sail hauetara zuzenduta dagoela.

Estatus juridiko-politiko berria
Lehendakaria Euskadiren autogobernuaz ere mintzatu da. Iñigo Urkulluk ziurtatu du euskal nazioatasuna badela eta ezin daitela ukatu. “Euskal gizartea identitate politiko, kultural ezberdina duten pertsonez osaturik dago” eta ondorioz, gizartea “plurala da”. Lehendakariak azaldu du gatazka politikoak bide politikoetatik konpontzen direla eta gauzak horrela, Legebiltzarrean estatus politiko-juridiko berriaren inguruko akordioa lortzeko bideari ekin zaio. Lehendakariak uste du Legebiltzarra leku aproposena dela akordioa egikaratzeko “pluraltasun eta aniztasunaren” gunea delako.

Euskadi 2020
Azkenik, etorkizunerako erronken artean lehendakariak Europara jarri du begirada “Euskadi2020” izena daraman proiekturarekin. Etorkizuneko ikuspegi berria da eta hurrengo erronkak zerrendatu ditu: Euskadi giza garapenari dagokionean hiru herrialde aurreratuenen artean egotea, pobrezia tasa %5ean ezartzea eta langabezia tasa %6 baino baxuagoa izatea. Lehendakariak adierazi du erronka dela Euskadin Bakean eta Bizikidetzan bizitzea eta “hitzartuta eta berretsitako” estatus berria lortzea.

Testua eta argazkia: Irekia

Emilio Olabarria Bloga