LAUDIO

Prentsa Aretoa

2017/01/27

EAJ-k ARETAKO TREN GELTOKIKO PASAGUNEA KENTZEKO LANAK BIZKORTZEA EXIJITU DIO SUSTAPEN MINISTERIOARI

• Istripu mortalaren ostean, ADIFek jada, tren geltokirako planteatu beharreko pasagune mota (lur azpikoa edo irtena) zehazteko proiektua erredaktatzeko asmoa agertu zuen. Hala ere, lau hilabeteren buruan, proiektua bere horretan jarraitzen du eta erabiltzaileen egonezina areagotzen doa.

rss Ezagutzera eman
EAJ-k ARETAKO TREN GELTOKIKO PASAGUNEA KENTZEKO LANAK BIZKORTZEA EXIJITU DIO SUSTAPEN MINISTERIOARI

ARGAZKIA JAITSI

Laudion, 2017ko urtarrilaren 27an. EAJ-k, Euskal Taldearen bitartez, iragan 2016ko irailaren 5ean, merkantzia-tren batek kolpatu ostean, 19 urteko Arrigorriagako neska gazte batek bizitza galdu eta gero, Aretako tren geltokiko trenbide- pasagunea kentzeko lanak bizkortzea premiatu dio Sustapen Ministerioari.

 

Zorigaiztoko istripuaren ostean, ADIFek, pasagune alternatibo bat ( lur azpikoa edo irtena) eraikitzeko proiektu bat erredaktatzen hasiko zela iragarri zuen, beti ere geltokian jada existitzen dren neurrien osagarri gisa –horien artean, trenak pasatzen direla kontrolatzeko kamara bideoak, hurrengo trena noiz igaroko den abisatzen duten informazio panelak eta megafonia sistema, eta bi noranzkoan dabiltzan tren- unitateak igarotzen direla ohartzen duten kartelak. Hala ere, lau hilabete igaro direnean, aipatutako ikerketaren inguruan eta ikerketak berak plazaratutako ondorioen informaziorik ez dago, eta, horren bestez, Madrilgo Gobernuak, ikusgarritasun gutxi duen bihurgunearen alboko nasen arteko pasagunea kentzeko lanak hasteko darabiltzan daten inguruko informaziorik ere ez.

 

 

UDAL MOZIO AURREKARIA

Arrigorriagako neska gazteak bizitza galduen zuen tren- istripua gertatu baino hilabete batzuk lehenago, 2016ko otsaileko Osoko Bilkuran, Laudioko Udaleko EAJ/PNVren udal taldeak berak, mozio bat aurkeztu zuen, RENFE eta Adifek kudeatutako tren- azpiegituraren inguruko zenbait arazoen inguruko ehunka kexen inguruan.

Talde jeltzaleak garai hartan, behin eta berriro plazaratutako eta urtetan ezerezean gelditutako hobekuntzak gauzatzeko beharra gaineztatu zuen.

 

 

AUZOKIDEEN KEXAK

Hala ere, iragan iraileko istripuaren ostean, Aretako auzokideen eta Orozko bezalako inguruko herrietako gizon emakumeen kexak gero eta gehiago dira. Arrigorriagako neska gaztea trenak aurretik eraman eta egun batzuk geroago, erabiltzaileek lur azpiko pasabide bat eraikitzea exijitu zuten, trenbidearen bihurgunearen alboan kokatutako tren-geltokiaren ikusgaitasun gutxiak eragindako balizko istripuak saihestu eta segurtasuna hobetze aldera.

 

EAJ-k Euskal Taldearen eskutik, Euskaditik igarotzen den trenbideetako trenbide-pasaguneak kentzeko beharra azpimarratzen jarraituko du, besteak beste, Zarautzeko Santa Klara, Urduliz edo Durangokoak bezala.

 

2017 urte honetan, 25 urte betetzen dira Madrilgo Gobernuak tren sareko puntu gatazkatsuak seinalatzen diren proiektua planteatu zenetik. Euskadin 250 bat dira gaur egun existitzen diren trenbide- pasaguneak –Euskotren eta Adifek kudeatutakoak-. Mende laurden bat igaro ostean, horietako asko trenbide-pasaguneak direnak, egun martxan dira, erabiltzaileen segurtasunak behera egin eta beldurra areagotzen delarik.

Emilio Olabarria Bloga