Prentsa Aretoa
2017/08/03
LAUDIOk BAT EGINGO DU “BURDIN HESIA” EUSKADIKO MEMORIAREN IBILBIDE BIHURTZEKO INSTITUZIOEN ARTEKO PROIEKTUAN
- Eusko Jaurlaritzak, Arabako eta Bizkaiko Aldundiek, gogora Institutuak eta 33 udalerrik, horien artean gure herriak, bat egin dute, Guda Zibilean Bilbo eta inguruko udalerriak tropa frankistengandik babesteko ferra formako defentsa-lerroa berreskuratzeko. Sekulako garrantzi historikoa duen bitxi monumentala.
Laudion, 2017ko abuztuaren 3an. Ideología, sentsibilitate eta nortasun askotariko gizon eta emakumeak; 14.000 boluntario inguru, askatasunaren alde borrokatzeko gogo izugarriez besterik ez zituztela buru belarri jardundakoak. Haiek izan ziren, bizikidetzan, bakean eta askatasunean oinarritutako balioak ezartzeko gogo biziz etsaiari aurre egin zioten gizon emakumeak ditugu haiek… eta haiei sor diegu gaur oraindik ere bizirik dirauten balioak ernai mantentzea.
1936-1937 urteak… Guda Zibila borborka eta tropa kolpistak Bilbora eta inguruko herrietara sartzeko irrikan jarraitzen zuten, Errepublikaren gotorleku eta iparraldean borroka abertzale, sozialista, komunista, errepublikar eta anarkistaren muina.
Askatasun grina hura buru eta Aguirre Lehendakariaren agindua jarraituz “Burdin Hesia” eraiki zen, ferra formako defentsa-lerroa, 80 kilometroko luzerako eta Bizkaiko zenbait herri eta Laudio zeharkatzen duena.
Defentsarako hesi hura, 1937ko ekainaren 12an, tropa frankistek suntsitu zituzten, obraren bultzatzaile izandako Alejandro Goicoechea Omarrek, gotorlekuaren planoak bando kolpistari eman ostean. Honelaxe, Francisco Franco buru zituen tropei Bilbora heltzeko bidea ahalbidetu ziotelarik.
Baina, suntsipen eta profanazio grinak eta matxinatutako bandoaren bidegabekeriak ez zuen, gotorleku sare ikusgarri hartako zati bat kentzea lortzerik izan. Lubaki, alanbre-hesi, gotorleku eta babesleku bezalako 300 elementu baino gehiagoz osatutako eta 33 udalerritan zehar banatutako babes-lerroak gaur egun 25 herri desberdinetan zenbait altxor gordetzen ditu. Eta Laudio, zehazki, Ermualdeko inguruetako maldetan, altxor historiko hartako bitxiak gordetzen ditu.
Iragan uztailaren 28an, Eusko Jaurlaritzak, Gogora Institutuak, Bizkaiko eta Arabako Aldundiek eta “Burdin Hesiak” zeharkatzen dituen 33 udalerriek, ferra formako fortifikazioa Euskal Ondare Kultura izendatzeko proiektua aurkeztu zuten, honela, Euskadiko Memoria Demokratikoaren ibilbide bihurtzeko.
JARDUKETA PROTOKOLOA
Proiektua, hurrengo jarduketa protokoloaren bitartez bideratuko da:
Eusko Jaurlaritzak, Kultura eta Hizkuntza Politika sailaren bitartez, “Burdin Hesiko” elementuak babesteko ardura izango du, horretarako Euskal Ondare Kulturalaren Legean aurreikusitako mekanismoak erabilita.
Aldundiak, Burdin Hesiko elementuak bermatzeaz arduratuko dira, eta udalek bien bitartean, identifikatutako elementuen inguruak modu egokian mantentzeaz arduratzen dira.
Azkenik Gogora Institutuak, proiektua koordinatu, “batasun demokratikoan” oinarritutako diskurtsoa osatu eta gotorlekuaren esanahia azalduko duen irudi bateratua izango duen seinaleak diseinatzeaz arduratuko da.
“Burdin Hesia” zaintzeko proiektuak bere lehen pausuak eman ditu. Kontserbatu, memoria kolektiboa berreskuratzeko elementu gako bihurtu eta gudaren, totalitarismoaren eta indarkeriaren mehatxuari aurre egin zioten borrokalari eta gudariei omenaldi xumea eskaintzea beharrezkoa da. Beharrezkoa eta nahitaezkoa, baita amore eman beharrean, arerioaren eta minaren aurrean tinko altxa eta Euskadin demokraziaren hazia erein zuten gizon-emakumeei eskerrak ematea.
Nabarmenak...
LAUDIO
2024/10/21
LAUDIO
2024/10/16
LAUDIO
2024/10/04
LAUDIO
2024/09/18
LAUDIO
2024/09/10
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
LAUDIO
2023/04/21
LAUDIO
2023/08/29