Prentsa Aretoa
2017/10/22
EH Bilduk ateak itxi dizkie oposizioaren ekarpenei eta 2018rako udal tasa eta zergen proiektua giltzaperatu du
• Beraiek eragindako klima politikoa aitzakia hartuta, koalizio abertzaleak ez du eztabaidarik sortaraziko eta tasa eta zergak bere horretan mantenduko ditu, europar arauek exigitzen dutenari lepoa emanda. Arau hirien arabera, hondakinak biltzeagatiko edo uren zerbitzuagatiko moduko zergak herritarrek beraiek bere gain hartu behar dituzte, poliki-poliki.
Laudion, 2017ko urriaren 17an. EH Bilduk berriz ere bere alderdi motzena erakutsi du. Kasu honetan, 2018rako formulatutako tasa eta zergen proiektua aitzakia hartuta.
Proiektu itxia, oposizioko taldeek eztabaidatu ezin edo ekarpenik aurkezteko aukerarik gabe uzten duelarik. EH Bilduk, egungo udal politika klima aipatuta -berauk bere immobilismoarekin eta entzuteko gogo faltagatik ahalbidetu duena- urriaren azken asteleheneko osoko bilkurara eramango duen proiektua giltzaperatu du.
Oposizioarenganako jarrera lotsagabe eta errespetugabea da, duda gabe, udal kudeaketa oraindik ere gehiago herdoiltzen duena, batez ere zerga bilketaren esparruan.
Beste arlo batzuen artean, EH Bilduk ordenantza fiskalen aurreproiektuan proposatzen duena hauxe da: tasa, prezio publiko eta udal zergen mantentzea eta bertan behera uztea. Baina koalizioak azaltzen ez duena hauxe da: eztabaidari uko eginda, ekarpenei ateak itxita eta 2018rako ordenantza fiskalak luzatuta, baliabide publikoen kudeaketa kaxkarra eta etorkizunerako aurreikuspen falta nabaria agerian uzten duela koalizio abertzaleak.
Guzti hori honelaxe laburbildu daiteke: uren zerbitzuagatiko edo hondakinak biltzeagatiko moduko zergak bere horretan utzita, EH Bilduk arazoa luzatzea ez besterik lortzen du, europar aginpideei eta derrigorrez bete beharreko arau fiskalari (Prudentzia Fiskalaren Printzipioa) lepoa emanda, hauxe exigitzen duena:
- Zerbitzu publikoak ezin direla defizitarioak izan behar.
- Kostuak, herritarrek bere gain hartu behar dituztela poliki-poliki.
Luzapen batek eragingo lukeen eragin ekonomikoaren inguruan ikerketa bat egin zitzala egokiena litzateke, baina emaitzak agerian utziko luke, EH Bilduk bere udal kudeaketaren inguruan darabilen gogaitzea eta immobilismoa.
Luzapen hori azaltzeko euskarak badu atsotitz egoki bat: “Egon hadi lo eta jango duk mehe”. Aproposegia izan ere, udal diru sarrerak bere horretan mantentzeak etorkizuneko legealdiei min egingo baitie. Izan ere legealdi horiek derrigorrez, diru bilketa nabarmen areagotu beharko baitute: hazkunde ez graduala eta erabat latz eta gogorra, zergadunek bakarrik aurre egin beharko diotelarik… Hizkera arruntean sekulako zartakoa moduan ezagutzen dena… EH Bilduk betetzeko asmorik ez duen kudeaketa eraginkor batez zuzen zezakeena.
Laudioko EAJ-PNV ez dago hori onartzeko prest: itxitako ordenantza fiskalen proiektuari ezezko botoa eskainiko dio, zergadunen etorkizuna hipotekatzeagatik, prestakuntzak optimizatzeko aukera ematen duen oinarrizko diru-sarrera bertan behera uzteagatik eta guztiontzako herri hobeago bat, Laudio hobeago bat bermatzeko aukerari uko egiteagatik.
Nabarmenak...
LAUDIO
2024/10/21
LAUDIO
2024/10/16
LAUDIO
2024/10/04
LAUDIO
2024/09/18
LAUDIO
2024/09/10
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
LAUDIO
2023/04/21
LAUDIO
2023/08/29