LAUDIO

Sala de Prensa

02/12/2014

Alderdi Popularreko Foru Gobernuak gaztelaniaz bakarrik aurkeztu du Euskara Plana

“Onartezina da Alderdi Popularreko Foru Gobernuak Euskararekin duen interes eza. Araudiak, Foru Aldundiaren komunikazio guztiak elebidunak izen behar direla dio baina, De Andresen Gobernuak ez du betetzen” salatu du Pedro Elosegik, EAJ-PNV Taldeko Biltzarkidea

rss Ezagutzera eman

Euskara, Kultura eta Kirol Saileko Diputatuak 2014-2017 Euskara Plana aurkeztu zuen, prentsaurrekoan. Bertan esandako hitzak eta baita, honen ostean komunikabideei emandako prentsa oharra gaztelaniaz bakarrik banatu zen. Gerora ere, Arabako Foru Aldundiko web gunean igo zen oharra gaztelaniaz bakarrik dago.

Arauz kontrakoa bada ere, hau izan da Alderdi Popularreko Foru Aldundiaren jokabidea azken legealdi honetan. Prentsa Aretoan gaztelania bakarrik erabili dute, bai Diputatuen aurkezpenetan eta baita bertan banatzen diren prentsa ohar guztietan ere.

Behin aurkezpena bukatzen denean, orduan eta ez lehenago, prentsa oharra itzulpen zerbitzura bidaltzen dute, beraz, 24 ordu baino gehiago pasa behar dira prentsa oharra euskaraz itzulita izan arte.

"Onartezina da Alderdi Popularreko Foru Gobernuak Euskararekin duen interes eza. Are gehiago kontuan izanda Euskara Zerbitzu oso bat eta hainbat teknikari euren esanetara dituztela. Araudiak, Foru Aldundiaren komunikazio guztiak elebidunak izen behar direla dio baina, De Andresen Gobernuak ez du betetzen. Ulertezina eta lotsagarria, batez ere kontuan badugu atzo aurkeztutakoa Euskara Plana izan zela. Onartezina da Euskara Planaren aurkezpenean kazetariei emandako oharra gaztelaniaz izatea. Bihar, abenduak 3, Euskararen Eguna ospatzen dugu. Hau da, Arabako Foru Aldundiak, Euskarari egiten dion omenaldi partikularra” salatu du Pedro Elosegik, EAJ-PNV Taldeko Biltzakideak.

Emilio Olabarria Blog