Prentsa Aretoa
2014/05/17
EAJrentzat gazteak eta emakumeak lehiakortasun faktore dira, eta hala defendatuko ditu Europan
Izaskun Bilbao Barandica eurodiputatu jeltzaleak gaur iragarri duenez, bere alderdiarentzat gazteen eta emakumeen talentua produkzio sisteman sartzea da lehiakortasun faktorerik nagusienetako bat, eta hala defendatuko ditu Europan, erabaki ekonomikoak hartzeko guneetan emakumeak integratzeko zuzentarauaren eta gazte berme programaren alde eginez. Bermeoko politikariak goizeko ekitaldian azpimarratu du CAF enpresak lortu duen azken kontratua, eta gogora ekarri du MCCren barruan lana emango zaiola Fagorren porrotaren eraginez kaltetuak izan diren langileen erdiari. Izaskunen esanetan horrek erakusten du “gure industriaren lehiakortasuna eta ekonomia sozialak balore positiboak dituela” .
Izaskun Bilbao Barandicak bere hitz egitean egin du talentu eta berrikuntzaren defentsa irmoa, Europar Batasunak 2020 urterako sustatzen dituen gakoak diren heinean. Bere hitzetan “Generoa eta adina oztopo gisa jotzen dira gaur egun gaitasunak, prestakuntza eta ahalmenak sistema produktiboan sartzeko orduan. Emakumeek, gizonezkoek duten gaitasun tekniko berberarekin ere, trebezia eta kudeaketa modu berriak eskaintzen dituzte dituzte, lehiakortasun iturri direnak. Gaurko gazteek osatzen dute historia osoan ondoen prestatuta dagoen belaunaldia. Horregatik egin dugu eta egingo dugu emakumeak erabaki ekonomikoak hartzen diren esparruan eta gazteak produkzio sisteman sartzearen aldeko aldarria. Gure apustuak dira emakumeak administrazio kontseiluetan sartzea bultzatzeko zuzentaraua eta Gazte Bermea egitasmoa. Justizia kontua da, baina baita lehiakor izan nahi dugulako”.
Europar lehiakortasuna hobetzen lagunduko duen faktore garrantzitsuen artean, eurodiputatu jeltzaleak azpimarratu du “europar esparruan, goitik egin daitekeen esku hartzea, diruaren eta energiaren balioan gaur egun dauden ezberdintasunekin amaitzeko”. Izaskun Bilbaoren esanetan desoreka horiek “gaur egun gure enpresen lehiakortasuna zamatzen dute”.Gaineratu duenez “Euskadin baldintza horietan berrikuntzaren alde egindako ahaleginak arinago emango du bere fruitua”. Berrikuntza eta nazioartekotzerako ohiko proposamenen inguruan tokian tokiko maila batetik abiatuta, Izaskun Bilbaok ekonomia sozialaren aldeko apustua azpimarratu du, “enplegua eta jarduera herrialdearekin lotzeko garrantzitsua delakoan, sistema ekonomikoan ardurakidetasuna eta lankidetza moduko baloreak sustraitzen laguntzen duelako eta espekulazioan erortzeko tentaldietatik babesten dutelako”; era berean azaldu du sektore kooperatiboaren ekarpena bereziki aitortu behar dela, “gaur egun oztopo handiak aurkitzen baitituzte, ekonomia sozialaren alorrean estatu kide direnen artean ezberdintasun nabarmenak ematen direlako”.
Eusko Legebiltzarreko presidente ohiak aldarrikatu du enpresen berrikuntza eta nazioartekotze prozesuekin batera maila lokalean egingo den esfortzuak behar duela “Itun eta Hitzarmen ekonomikoa europar erakundeetan behin betiko txertatzea”. Zentzu honetan “oroimena eta konpromisoa” eskatu du, prozesu honi ekin ahal izateko. Oroimena behar da, “opor fiskalak izen okerraren bidez ezagutzen diren horien aurrean, Frantzian, Euskadiren ondoan dauden herrialdeetan antzeko pizgarriak ematen zirelako, eta aplikazioa orain kritika egiten dutenen onespenarekin egin zelako. Oroimena behar dugu, pizgarri horiek krisi industrialean lagundu zigutelako eta orduko ekintzaileek ETAren aldetik sufritzen zituzten xantaia eta mehatxuen aurrean eraginkorrak izan zirelako. Solidariotasuna aurkitu beharrean, mugakide ditugun erkidegoen salaketak aurkitzen ditugu, eta sistemaren beraren zentzugabekeriak eraman du Espainiak, aldi berean, fiskal eta abokatuaren funtzioak betetzera. Konpromisoa exijitzen dugu, arazo horiekin amaitzeko hartu behar diren erabakiak Madrilen hartzen direlako, ez Bruselan. Oraingo legeek eta europar ebazpenek ahalbidetzen dute Itun eta Hitzarmen ekonomikoa Europar egituran txertatzea. Europar Parlamentuak,izan ere, legegintzaldi honetan egin diren hainbat txostenetan aipatu eta goratu du Itun
Ekonomikoa, defizitaren kontrako tresna eta lehiakortasun faktore den heinean. PPk eta PSOEk Itun eta Hitzarmen ekonomikoa mugatzearren Europan egin dituzten saiakerek erakusten dute zer eskasa den alderdi biotako euskal ordezkariek Bruselan eta Madrilen duten egiteko eta indarra”
“Inoiz baino beharrezkoagoa da proiektu politiko propio eta ezberdina edukitzea”
GBBko presidenteak, Joseba Egibarrek, Euskadik proiektu politiko propio eta ezberdina edukitzearen beharra nabarmendu du Donostiako Kursaalen eginiko ekitaldian. “Geure etorkizuna bermatzeko, herri honetan oinarritutako proiektu politiko propioa behar dugu, pertsona guztiak errespetatuko dituena eta justizia soziala aplikatuko duena”, adierazi du.
Egibarrek aurreratu du EAJk proposamen zehatzak jarriko dituela mahai gainean, orain arte egin duen bezala. Ildo horretan, azken hamarkadetan euskal industriaren alde eginiko apustua berretsi du eta baita erabakitzeko eskubidearen defendatzeko beharra ere. “Duela urte batzuk independentziaz hitz egiten genuenean, alderdi batzuei ilargira bidaiatzeko eskatzen geniela zirudien, baina, gauzak aldatu dira. Horren adibide da PPk eta UPyDk independentziaren kostua aztertuko duen txostena eskatu izana Legebiltzarreko Autogobernuaren Ponentzian”, esan du.
Burukide jeltzaleak Ibarretxe lehendakariak egiten duen beste ariketa bat proposatu du, Euskal Herriari Espainiarekiko dependentzia zenbat kostatzen zaion aztertzearena, alegia. “Zenbat kostatzen zaigu dirutan osasuna, ekonomia, gizarte segurantza eta beste hainbat eta hainbat alorretan inposatzen diguten dependentziak? Aztertuko bagenu emaitza argia litzateke: inoiz baino beharrezkoagoa dela proiektu politiko propio eta ezberdina edukitzea”, ondorioztatu du.
Helburu hori lortzeko bidean, Europako hauteskundeek berebiziko garrantzia dutela berretsi du Egibarrek. “Euskaldun eta abertzale batentzat hauteskunde guztiak dira garrantzitsuak. Agian iritsiko da Estatu bilakatukaren eguna eta Kongresurako eta Senaturako hauteskundeetan parte hartuko ez duguna, baina, bitartean, hauteskunde guztietan egon behar gara erabakiak hartzeko lekuetan presentzia behar dugulako”, azaldu du.
Beste behin ere, nabarmendu du EAJ dela euskaldunen interesak Europan defendatuko dituen indar politikoa. “Guk defendatzen ez baditugu, nork defendatuko ditu gure interesak? Madrileko batek? Andaluz batek? Nork defendatuko du kontzertu ekonomikoa, euskara, euskal nortasuna? PSOE eta PPk? Beste indar bat badago, baina ez dakigu Europan dauden ala kanpoan”, erantsi du ezker abertzaleari bide politiko eta demokratikoetara eginiko bidean “ongi etorria” emateko.
Hori esanda, hautesleei hilaren 25ean Izaskun Bilbaoren aldeko bozka emateko eskatu die, bera izango baita euskaldunon benetako interesak defendatuko dituen bakarra.
Nabarmenak...
LAUDIO
2024/10/21
LAUDIO
2024/10/16
LAUDIO
2024/10/04
LAUDIO
2024/09/18
LAUDIO
2024/09/10
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
LAUDIO
2023/04/21
LAUDIO
2023/08/29